2005/11/19

> Laburrak: Ekitaldiak > GOIERRI: IKUSENTZUTEKO UGARI EGUNOTAN EHGAMEK ANTOLATUTA

  • Goierri: Ikusentzuteko ugari egunotan EHGAMek antoaltuta
  • Beasain eta Ordizian eskainiko dira eta Hiesaren gaia aztertuko da nagusiki
  • Goierriko HITZA, 2005-11-19 # U. Barandiaran
Euskal Herriko Gay Askapenerako Mugimenduak (EHGAM) antolatuta ikusentzutekoak eskainiko dira Beasainen eta Ordizian. Astelehenean Sentenciados sin juicio film laburra emango dute Beasaingo udaletxeko batzar aretoan, 19:30ean. Asteazkenean, 19:00etan, Ordiziako Barrena jauregian The other side off aids ikusteko aukera egongo da. Ostegunean, leku eta ordu berean, Paragraph 175 botako da. Zikloa bukatzeko De ti depende dokumentala egongo da azaroaren 28an, 19:30ean, batzar aretoan. Harribeltza taldeko Joseba Rekaldek Hiesaren inguruan hitz egingo du, gainera.